euskera - español -  françaisenglish

6-ISABEL II.AREN ZUBIA

Isabel II.aren zubian egiten zituzten laguntzaileek euren guardiak, horregatik sarri agertu ohi da argazkietan. 1874ko apirilaren 2ko bonbardaketa batek eta apirilaren 12ko uholde-urek zati batean suntsitu zuten, eta ezinezkoa zen bertatik igarotzea.
Argazkietan, gainera, ez da arraroa zubien arku lehorrak bolborategi gisa erabiltzen zituztela ikustea.
San Nikolas eta San Anton elizetako biltegietatik bertara eramaten zuten bolbora, bonbek jo ez zezaten.
Ohikoa zen Areatzako lorategietan erortzen ziren bonbak ez lehertzea, argazkian boluntario laguntzaileetako batek adierazten duen bezala. Jakin badakigu, batzuetan, bonbak lehertzea ekiditeko asmoz, soldadu batzuk metxa errotik ateratzera arriskatzen zirela, euren bizitzak arrisku larrian jarrita.