2-ZALDITERIAREN KUARTELA
Quintana jauregia egungo Erkoreka plazan kokatuta zegoen, udaletxearen ondoan; alboetan bi dorre zituen eta tamaina handikoa zen, horregatik erabili zuten zalditeriaren kuartel gisa Bilboko azken setioan.
Jauregiaren ondoan, Amadeo Savoiakoak monumentu bat inauguratu zuen 1872an, Lehen Karlistaldiko (1833-1840) batailoi laguntzaileak —herritarren miliziek osatutakoak— omentzeko.
1874ko setioan zehar, hiriaren gainean, Mallonako hilerriaren ondoan, bi bateria jarri zituzten: gas-fabrikaren gainean kokatutako El Diente eta El Cuervo edo Choritoque. Zertxobait urrutiago, Begoñako basilikan, guardia foralak Santa Monica komentuko karlisten aurka borrokatzen ari ziren.
Gerra amaitu zenean, Askatasunaren Martirien omenezko monumentu bat eraiki zen, Bilbok XIX. mendean jasandako lau setioak oroitzeko, baina Gerra Zibilean tropa frankistek eraitsi egin zuten. Maiatzaren 2an bertara igotzeko ohitura zegoen, El Sitio sozietateak antolatutako prozesio zibikoan.


