euskera - español -  françaisenglish

1-MARINAREN BATERIA

Gaur egun udaletxea dagoen tokian —San Agustin komentuaren antzinako hondarren gainean eraikitakoa— kokatu zituzten Bilboko defentsa nagusiak: Marinaren bateria eta San Agustingo egurrezko blockhaus-a.

Lehen Karlistaldian zehar, 1836ko azaroan hasitako Bilboko setioan, soldadu karlistek komentua konkistatu zuten, biktima zibil ugari eraginez. Hori dela eta, urte bereko abenduan komentua berreskuratu zutenean, hiriaren erresistentzia-sinbolo bilakatu zen.

1874an, hiriak jasan zuen azken setioan, komentuak protagonismoa hartu zuen beste behin. Gobernuaren aldeko gudarosteak komentuan jarri zituen bere bateriak, Bilboko gainerako bateriekin bat egiteko. Karlistenak baino hobeak ziren, nagusiki morteroak erabiltzen zituztelako. Brigadiera bateria zen guztien artean nagusia; Ezkerraldeko labarretan kokatuta zegoen, Uribitarte irlaren gainean, eta hark egin behar zien aurre Artxanda mendiaren hegalean zeuden karlisten postuei: Casa Monte, Pichón, Quintana eta Cadena Vieja.

Fuerte de San Agustín y  Batería de la Brigadiera