3-HERIOTZAREN BATERIA
Heriotzaren bateriak, Zingira eta Estufa artean kokatutakoak, harrizko horma gezileihodunak zituen, eta zurezko oholesi altu samarrak. Kaiaren ertzean zegoen, eta Marina eta San Agustin baterien atzegoardia gisa funtzionatzen zuen.
Garai hartan argazki asko egin ziren bertan, eta boluntario laguntzaileek han egiten zituzten guardiak.
Horregatik ezagutzen ditugu armadun zibilen eszena ugari, Remington fusilak eskuetan; Zingira, San Nikolas, Areatza eta Isabel II.aren zubia erakusten dituzte.
Areatzan Lurrunontzien kaia zegoen. Bilboko familia batzuek metalezko kroskodun ontzi horiek erabili zituzten 1873ko irailean hiritik alde egiteko, tropa karlistek aurrera egingo zutela aurreikusita. Horren adibide bat agertzen da José de Oruetak 1929an idatzitako “Memorias de un Bilbaíno” liburuaren kapituluetako batean.



