7-GELTOKI
Geltokiko bateria berriki anexionatutako (1870) Abandoko elizatearen lurretan zegoen, Tutera eta Bilbo arteko tren geltokiaren ondoan (gaur egun Indalecio Prieto geltokia dagoen lekuan).
Gaur egun FEVEren Konkordia geltokia dagoen lekua Bilbo-Tutera trenaren biltegia zen. Kuartel modura erabili zuten bai Guardia Foralak bai Geltokiko bateriako artillariek.
Inguruan, Foruen zubia zegoen, Abandoko Errepublikak 1869an eraiki zuena, Sabino Goicoechearen eskutik. San Frantziskoko zubiaren antzekoa zen, beharbada haren
aita Antonio Goicoecheak diseinatu zuelako. 1874ko martxoaren 20ko bonbardaketan suntsitu zuten, bost urte baino ez zituenean. Gaur egun ikus daitekeen zubiaren hondar bakarra Naxa kaian dagoen irtengune bat da, Santa Maria kalearen parean.


