euskera - español -  françaisenglish

4-BILBOKO BANKUA

Bilboko Bankuaren eraikina, behi- larruekin babestua —bonbak lehertzea eta metraila sartzea ekiditeko—, Bilboko 1874ko setioaren irudi ezagunenetako bat da. Heriotzaren baterian ere gertatzen zen bezala, eraikinaren sarreran gobernuaren aldeko soldaduak eta laguntzaileak biltzen ziren, eta argazki ugari egin zizkieten.

San Nikolas eliza, bestalde, artilleria-kuartel gisa erabili zuten. Bonbardaketaren unerik zailenetan, bonbaren batek edo morterozko jaurtigairen batek eliza joko zuen beldur zirenez, bolbora lekuz aldatu eta itsasadarrean zeuden zubien arkupeetara eraman zuten.

Setioaren nahi gabeko beste protagonista bat izan zen Gómez de la Torre jauregi-etxea, San Nikolas elizaren ondoan dagoena. Bertan kokatu zen udala, Plaza Zaharreko eraikinak kalteak jasan baitzituen.

Setioa amaitu zenean, Serrano eta Concha jeneralei ostatu emateko erabili zen.