5-ANTZOKI ZAHARRA, AREATZA ETA BIDEBARRIETA KALEA
Boluntario laguntzaileak etengabe egoten ziren Areatzan eta inguruetan. Bertan egiten zituzten euren maniobrak, eta egunero sartzen ziren guardiako konpainia eta laguntza- konpainia bana. Argazkietan ikusten den bezala, bonbek altxatutako galtzada-harriak eta lurra erabiltzen zituzten barrikadak eraikitzeko edo lur-zakuak betetzeko. Horren erakusgarri dira Antonia Hotelaren behealdea eta baoak, Bidebarrieta kalearen eta garai hartako Kontsulatu amerikarraren artean zegoena.
Antzoki Zaharra —egungo Arriaga Antzokiaren aurretik zegoena— gobernuaren aldeko tropen kuartel nagusi gisa erabili zen.
Gobernadore militarrak, Ignacio María del Castillo jeneralak, Bilboko defentsa koordinatzen zuen handik.
Antzerkiaren aurrean, Concha jenerala buru zela, ospatu zen hiriaren askapen- desfilea 1874ko maiatzaren 2ko arratsaldean.

